Kargatzen...
Itxi

HIESA

'Hizkuntzan arreta jarri behar dugu; GIBa eta HIESA ez dira gauza bera'

Bizkaisida elkarteko Xabier Egibarrek eman ditu Jaurlaritzarekin eta Euskaltzaindiarekin batera prestatu duten kanpainaren xehetasunak. HIESAren estigmari aurre egitearen garrantzia azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

HIESAren aurkako nazioarteko egunaren atariko, gaixotasunak oraindik ere baduen estigmari aurre egiteko kanpaina jarriko dute martxan Eusko Jaurlaritzak, Euskaltzaindiak eta Bizkaisida elkarteak. Estigmak detekzio goiztiarrari kalte egiten diola ohartarazi du 'Mezularia'n Xabier Egibar Bizkaisida elkarteko kideak eta kanpainak izango duen mezu nagusiari egin dio erreferentzia: tratamendua jasotzen ari diren pertsonek ez dutela GIBa transmititzen. Erabiltzen den hizkuntzaz gogoeta egiteko ere eskatu du Egibarrek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)