'Made in Basque'
'Sinpletasuna eta sormena dira gure oinarria'
Ingeniaritza neurrira egiten dute itsas eta mugikortasun arloetan Aiako Branka Composites enpresan. Jon Lasa Brankako kudeatzaileak eman du enpresaren berri 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Composites materiala ardatz hartuta egiten dute lan Branka Composites enpresan. Itsasoko ingeniaritza ikasi eta itsasoa du afizio Jon Lasa oriotarrak eta itsasoari lotutako diseinua eta ingeniaritza dituzte oinarrian. Hainbat proiektu landu ditzakete, hutsetik hasita, eta horren adibide dira ekoitzi dituzten katamaran moduko drone bat edo hainbat traineruk estropadatan itsasoratu duten trainerua. Jon Lasa Brankako kudeatzaileak eman du enpresaren berri 'Mezularia'n.