Migrazio politika
'Legez kanpoko kanporatzeak egunerokoa dira mugan'
Hendaiako mugan egiten diren legez kanpoko kanporatzeak "eguneroko kontua" direla salatu du SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranek Mezularian. Aurten bostmilatik gora egin dituzte Hendaian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Frantziako poliziak 5.600 kanporatze egin ditu Hendaiako mugan urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz urte osoan baino 900 gehiago SOS Arrazakeria elkarteak salatu duenez. Ez direla kasu isolatuak eta egunero-egunero gertatzen direla salatu du Mikel Mazkiaranek 'Mezularia'n.