Elkartasuna
"Haurrei haien identitate propioa sortzen laguntzeko asmoz sortu dugu Iam"
Indiara praktikak egitera joan eta Iam izena jarri dioten jostailu hezigarria sortu dute haurrei haien identitatea sortzen lagun diezaien. Sara Anton oñatiarra da ekimena bultzatu duen gazteetako bat.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Indiara LEIN praktikak egitea joan eta handik bueltan Iam deituriko jostailu hezigarria sortu du ikasle talde batek, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei haien identitate propioa sortzen laguntzeko. Haurra emozioen, balioen eta barne ezagutzaren mundua ezagutzera bideratu nahi dutela esan du 'Mezularia'n Sara Anton oñatiarrak. Jostailuen salmentarekin lortzen duten dirua Indiara bideratzeko asmoa dute. Argibideak eta Iam panpina erosteko aukera www.elmundodeiam.com atarian.