Itxi

Euskaraldia

'Urrats txiki asko egin dira eta horietako asko mantenduko dira'

Aurreikusten zuten onarpena eta jarraipena gainditu egin du Euskaraldiak Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak 'Mezularia'n esan duenez. Erakundeen eta eragileen arteko elkarlana azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaraldia bukatu eta biharamunean espero ez bezalako erantzuna izan dutela onartu du Arrate Illaro koordinatzaileak 'Mezularia'n. Euskararen erabilera ohiturak aldatzea zuen helburu 11 egunez luzatu den ekimenak, eta erantzuna ikusita Euskaraldiak segida izango duela aurreratu du. "Herritarrek, erakundeek eta eragileek elkarlanean osatu duten sarea" balioan jarri behar dela gaineratu du Illarok.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)