53. Durangoko Azoka
Inklusioa, Durangoko azokaren ardatzeko bat
Ikasleen bisitarekin ireki ditu ateak Durangoko azokaren 53. edizioak. Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzaileak eta Mikel Bizar Auritz musika taldeko abeslariak eman dute lekukotza.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Da! Asko dira' du leloa aurtengo Durangoko azokak eta asko izan dira aurreneko egunean Durangora joandako ikasleak. Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzaileak aurtengo azokak dituen ezaugarri eta ekitaldi nagusien berri eman du 'Mezularia'n, eta Mikel Bizar kantariak Auritz taldeak kaleratu berri duen Auritz laino eder hori disko-liburuaren berri. Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duen haur bat du ardatz Auritz proiektuak.