Immigrazioa
"Madriletik jaso dugu baimena, baina azterketa teknikoa dugu gainditzeko"
Lanean hasteko behar duen agirietako bat lortu arren, Pasaiako portuan itsasoratu ezinda jarraitzen du Aita Mari ontziak. Izaskun Arriaran itsas salbamendu humanitarioko kidea izan da Mezularian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mediterraneo itsasorantz abiatu zain, Pasaiako portuan lotuta jarraitzen du Aita Mari ontziak. Lanean hasteko ezinbestekoa zuen baimenetako bat lortu berri du, baina ez da aski izan. Izaskun Arriaran ontzia kudeatzen duen elkarteko kideak eman du Mezularian uneotan duten egoeraren berri. 2019 urtea hastearekin batera itsasoratzeko itxaropena dute eskifaiko kideek.