Zientzia
Gripearen pandemiak 100 urte
Azken mendean ez da ezagutu 1918ko gripea pandemiaren parekorik. Elhuyarreko Ana Galarragak ekarri dizkigu gogora gertaera haren inguruko xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iturri batzuen esanean, 1918ko gripe-pandemia inoizko hilgarriena izan zen. Erdi Aroko Izurri Beltzak baino pertsona gehiago hil zituela uste da, 50 eta 100 milioi pertsona artean, nahiz eta populazio osoa aintzat hartuta, Izurri Beltza hilgarriagoa izango zen. Gripearen pandemia mundu osoan zabaldu zen, eta geroztik ez da haren pareko pandemiarik izan. Ana Galarraga Elhuyarreko kideak gogoratu du 'Mezularia'n gertaera.