Itxi

Ikus-entzunezkoak

'Etxeetan grabatutako istorioetako asko benetako altxorrak dira'

Etxeetako ganbaretan gordeta dauden proiektore eta film zaharrak jaso eta biziberritzeko helburua du Proiektors ekimenak. Etor Larrañaga da kideetako bat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxeko ganbaran gordeta eta ahanzturan dauden proiektore eta filme zaharrak jaso eta eraberritzeko erronka du Proiektors ekimenak. Leintz-Gatzagan hasi zuten proiektua eta herritarrek auzolanean aurkitu eta bildutako materialarekin 12 minutuko Apodaka dokumental laburra prestatu dute. Leintz-Gatzagan hasitakoa Durangaldera zabaldu nahi dute orain eta horren berri eman du 'Mezularia'n Etor Larrañaga Proiektorseko kideak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)