Sebastian Iradier
'Transmisioan huts egin dugu; Sebastian Iradier ezagutaraztea dagokigu'
Sebastian Iradier musikariak egindako ekarpena ezagutarazteko bere izena daraman Herri Ekimena sortu dute Gasteizen. Ruben Sanchez da Sebastien Iradier ekimeneko kideetako bat.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jatorri eta zaletasun askotariko musikazaleek gorpuztu dute Sebastian Iradier Herri Ekimena. Helburua garbi dute: Lantziegon 1809an jaio eta Gasteizen hezi zen musikariaren ekarpena gizarteratu eta ezagutaraztea. "Gure belaunaldiak ez du asmatu transmisio lana behar bezala egiten", esan digu ekimeneko Ruben Sanchezek 'Mezularia'n. Organoa eta gitarra zituen tresna gustukoak eta berea da, besteren artean, 'La Paloma' pieza ezaguna.