Itxi

'Demokrazia Bai' ekimena

'Estatus berri baterako trena hartzeko garaia da'

Xabier Oleaga Demokrazia Bai ekimeneko bozeramaileak eman du 'Mezularia'n agiriaren berri. Estatuaren eredu pluri-nazionala eta Legebiltzarrak onartutako estatus berriaren oinarriak babestu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Estatus berriaren trena hartzeko" deia egiten duen agiria plazaratu du Demokrazia Bai ekimenak. Gizarte esparru ezberdinetan erreferente diren mila sinadura lortu nahi ditu apirilerako, eta aurkezpen ekitaldian 90 pertsona ezagunen atxikimendua ezagutarazi dute, tartean Karlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariek, Javier Madrazo, Joseba Azkarraga eta Miren Azkarate sailburu ohiek, Rafa Diez, Iñigo Iruin eta Itziar Aizpurua ezker abertzaleko buruzagi historikoek, Joseba Sarrionandia idazleak eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak. Ekimenaren izenean Xabier Oleaga izan da 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)