Itxi

Elkartasuna

'Bi edo hiru kamioi betetzea aurreikusten genuen eta 13 bidali ditugu'

Errefuxiatuen negua janztera bidali ditu Zaporeak ekimenak azaroan bildutako jantzi eta arropa guztiak. Lesbosera ez ezik, Siriara eta Frantziako Calaisera bideratu dituzte betetako 13 kamioiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zaporeak ekimenak ‘Jantzi Negua’ kanpainaren bidez bildutako arropa guztia bidali du dagoeneko.

Donostiatik irten da azken kamioia eta, guztira, 13 kamioitan eraman dituzte Greziara, Siriara eta Frantziako Calaisera, errefuxiatuek neguko hotzari aurre egiteko balia dezaten. Zaporeak programako Oraitz Garcia izan da 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)