Kargatzen...
Itxi

Aitor Manso

'Burgoseraino joan behar izaten dugu kartingeko entrenamenduak egitera'

Lasarte-Oriako Aitor Manso pilotua ezagutu dugu, motor munduan etorkizun handia izango duen mutila.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalean, Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariaren txanda izan da, eta Adrian Garcia kazetariak Aitor Manso pilotu gaztea aurkeztu digu. 18 urte ditu, eta lehen denboraldia egin du kartingeko lehen mailan.

Familia motorzalea du Aitorrek, eta 8 urterekin kart txiki bat erosi zion aitak. Lehengusuak lehen jaunartzean ekipazio osoa erosi zionean hasi zen bere ibilbidea. Azken urteetan, Euskal Herriko txapelketa bost aldiz irabazi du. Aurten txukun aritu da, eta erronka jarri dio bere buruari: Espainiako txapelketan lehiatzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)