Haustura Ahal Dugun
'Bitartekaritza lan handia egin dugu, eta akordio ezak etsipen puntua du'
Adolfo Araiz EH Bilduko talde parlamentarioko bozeramaileak arduraz jokatzeko deia egin dio Orai Bairi, aldaketaren gobernuak legegintzaldia gauzatu dezan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nafarroako Parlamentuko mahaiak gaur hartu behar zuen Podemos-Ahal Dugu eta Orai Bai taldeen arteko zatiketaz erabakia, baina txosten juridikoen zain atzeratu egin du erabakia hartzea. Lauko gobernua sostengatzen duten beste hiru alderdiek, Geroa Baik, EH Bilduk eta Izkierda-Ezkerrak oso larritzat jo dute Orain Bairen jarrera eta, legealdia bukatzeko bost hilabeteren faltan, arduraz jokatzeko deia egin diote. Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailea izan da 'Mezularia'n.