Itxi

Itunpeko ikastetxeak

'Sindikatuek eta patronalak negozia dezatela; ikasleak dira kaltetuenak'

Ainara Ibañez FECAPP gurasoen elkarteko ordezkariak kezkatuta hitz egin du itunpeko ikastetxeetan asteazkenetik aurrera deitutako zortzi eguneko grebak seme-alabengan izan dezakeen eraginagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Konponbiderik ez eta gatazkaren bi aldeei egin die eskaera 'Mezularia'n Ainara Ibañez FECAPP gurasoen elkarteko ordezkariak: eseri eta negoziatu dezatela. Kezkatuta daude itunpeko ikastetxeetako ikasleen gurasoak asteazkenetik aurrera sindikatu guztiek deitu duten zortzi eguneko grebak haien seme-alabengan izan dezakeen eraginagatik. 250 ikastetxe, 9.000 irakasle eta 120.000 ikasleri eragiten die deialdiak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)