Argia Sariak
Mendeurrenak zipriztindutako aitortza bereziak
'Argia' aldizkariak banatu ditu urteroko sariak. Aitortza jaso dutenetako bi izan dira 'Mezularia'n: Juan Carlos Etxegoien "Xamar” eta Gari Garaialde fotokazetaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Argia astekaria lanean hasi zenetik 100 urte diren honetan, 30. Argia Sariak banatu dituzte Usurbilen. Bi izan dira aurten merezimenduari egindako aitortzak: Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak jaso dutea. Alorrez alor hauek izan dira bost sarituak: Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar”-ek jaso irratiari dagokion saria Bilbo Hiria Irratian egiten duen 'Euskara Jendea' irratsaioagatik; prentsari dagokiona Gari Garaialde fotokazetariak jaso du, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik. Askegintzaren Gurean dokumentala, Berria egunkariak Interneten egindako indarkeria matxistaren biktimen mapa eta Altsasuko Gurasoak izan dira beste hiru sariak jaso dituztenak.