Angulak
'Angularen egoera oso larria da eta erabakiek ezin dute lokalak izan'
Esti Diaz Aztiko ikerlari eta angularen kudeaketa jasangarrian adituak angulak bizi duen errealitatean berri eman du 'Mezularia'n, angula biltzaileekin eta Jaurlaritzarekin duten bileraren atariko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Otsailaren 9an elkartuko dira Orion angulak hartzen dituzten angulariak, Eusko Jaurlaritzako arrantza arduradunak eta ikerlariak, angularen egoera zein den aztertu eta neurriak hartzeko. Ikerlarien iritzia jaso dugu 'Mezularia'n, Esti Diaz Aztiko ikerlariaren eskutik.