Memoria historikoa
Txokolate eta madalena bat, oroitzapen baten truke
Memoria Gara ekimenak deituta 1976ko martxoaren 3a zaporeak erabiliz gogoratuko dute larunbatean Gasteizen: "Denbora galduaren bila, txokolate eta madalena bat, oroitzapen baten truke'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lander Garcia Memoria Gara ekimeneko kideak eman ditu 'Mezularia'n larunbaterako deitu duten ekitaldiaren xehetasunak. Proust idazlearen eleberri ospetsuan bezala, zaporeak erabiliko dituzte 1976ko martxoaren 3an gertatutakoak gogoratzeko. Ekimenari ere izena jarri diote: 'Denbora galduaren bila. Txokolate eta madalena bat, oroitzapen baten truke'.