La Naval
'Erakundeei ez diegu laguntzarik eskatzen, La Navalen sartzea baizik'
Langileek azkeneraino borrokan jarraitzeko prestutasuna dutela berretsi du Alberto Vazquez La Navaleko langileak, baina Reyes Maroto Industria ministroak esandakoek "hotz" utzi dituztela onartu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Madrilen eman dute eguna La Navaleko langileek. Espainiako Kongresuko talde politikoekin banan-banan egin ditu bilerak langile batzordeak, eta hiru orduko elkarretaratzea egin dute ondoren Kongresuaren kanpo aldean. Barruan Reyes Maroto Industria ministroak berretsi du ontziolaren erreskatea ezinezkoa dela eta irtenbide bakarra likidazioarekin aurrera egin eta inbertsore bat bilatzea dela. Hitz horiek entzunda "hotz" geratu direla esan du 'Mezularia'n Alberto Vazquez CAT sindikatuko ordezkariak.