Itxi

Bilboko Aratusteak

'Zinemaren hiria bihurtu nahi dugu Bilbo eta hasi dugu grabaketa'

Bederatzi eguneko mozorro festa abiatu dute Bilbon, eta aitzakia hori baliatuta 'Tokikom'en izan dira 'Farolin' pertsonaia ordezkatuko duen Xabi Aburruzaga eta Oihana Pascual konpartsetako kidea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kopla txikien lehiaketarekin hasi dituzte Bilbon 2019ko Aratusteak eta gai horixe ekarri du 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalera Iker Elorriaga Bilboko Uriola aldizkariko kazetariak. Xabi Aburruzaga trikitilaria eta aurtengo aratusteetako Farolin pertsonaia eta Oihana Pascual Bilboko Konpartsetako kidea izan dira inauterien berri ematen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)