Politika
'Politikan aktiboki aritu gabeko jendea inguratu zaigu Solidaria alderdira'
"Zentro-ezkerrekoa" izan asmo duen Solidaria alderdi politikoa sortu dute PSE-EE eta Elkarrekin-Podemoseko hainbat kide ohik eta norbanakok. Unai Ortuzar behin-behineko presidentea izan da gurean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zentro ezkerrean kokatzen dute euren burua eta, Euskadin aurkeztu arren, Estatu osora zabaltzeko asmoa dute. PSE-EE eta Elkarrekin Podemoseko kide izandakoak daude Solidaria alderdiaren atzean eta eredu bat ere hartu dute: Janis Varufakis Greziako Ekonomia ministro izandakoak abiatu zuena. Unai Ortuzar behin-behinean alderdiko presidente dena izan da 'Mezularia'n eta eztabaida klasikoak utzi eta mugikortasunari, inmigrazioari edo Kannabisaren inguruko gaiei heldu nahi dietela azpimarratu du, bestelako auziak alboratu gabe beti ere.