Filosofia
Hitza, hizkuntza eta pentsamendua
Ludwig Wittgenstein filosofoak egindako gogoetak hartu eta Kataluniako politikarien aurka egiten ari diren epaiketara eraman ditu Oihana Ameskuak hamabostean behin filosofiari eskainitako tartean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Auzitegi Gorenean hasi dira 'proces'aren epaiketan lekukoen testigantzak entzuten. Hitz edo esapide baten inguruan interpretazio desberdinak egin dituzte lekuko gisa deklaratu dutenek. Auzipetuek, fiskalak, abokatuek lekukoek... guztiek darabiltzate ahoan 'legea', 'deokrazia', 'indarkeria' eta gisa horretako hitzak, baina esanahi bat edo beste hartzen duten bataren edo bestearen ahoan. Ludwig Wittgenstein filosofoak hitzen, hizkuntzen eta pentsamenduaren inguruan garatu zituen gogoetak baliatu ditu Oihana Ameskua irakasle eta Agora elkarteko kideak aste honetako gogoeta egiteko.