Kargatzen...
Itxi

Martxoak 3

'Lehentasunezkoa da San Frantzisko eliza Memoriaren gune bihurtzea'

Lander Garcia Memoria Gara ekimeneko kideak iragarri du Gasteizko Udalarekin eta Arabako Aldundiarekin bilerak egin asmo dituztela sarraskiaren lekua memoriaren gune bihurtzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Igandean beteko dira 43 urte Espainiako Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoan 5 langile hil zituenetik. Urteroko legean manifestazioa eta omenaldia antolatu dituzte memoria aldarrkatzen duten taldeek eta horietan parte hartzeko deia egin du Lander Garcia Memoria Gara ekimeneko kideak. Urteurrenaren atariko, ‘Vitoria 3 de marzo’ filma estreinatu dute Gasteizen, eta filmean parte hartu duen lan-taldeak bat egin du Memoria Gara ekimenarekin. Ekimenaren helburua San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentro bihurtzea dela berretsi du Mezularian Lander Garciak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)