Emozioen kudeaketa
'Emozioak ez dira berez onak edo txarrak; horiek nola kudeatu da gakoa'
Emozioen kudeaketa ardatz hartuta jardunaldiak ari dira egiten Iruñean. Bertan parte hartuko du Unax Flores psikologo eta psikoterapeutak, eta emozioak kudeatzearen garrantziaz ohartarazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Emozioak dira gizakia beste animalietatik berezten dituen adierazgarri nagusietako bat eta emozio horien kudeaketak baldintzatzen du askotan pertsonen portaera. Iruñean jardunaldiak ari dira egiten emozioen kudeaketa behar bezala nola gauzatu aztertu eta eztabaidatzeko. Unax Flores psikologo eta psikiatrak egin du gogoeta 'Mezularia'n.