Tokikom
'Ohiturak egokitu egin behar dira, baina haragia eta lastoa nahasi gabe'
Laudioko aratusteetan ez dute erreko aurten Lezeagako Sorgina. Erabakiak iritzi kontrajarriak eragin ditu. 'Aiaraldea' aldizkariaren eskutik bere iritzia eman du Felix Mugurutza udal teknikariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aiaraldean zeresana eman du Laudioko Udalak hartutako erabaki batek. Inauterietako ikurra den Lezeagako Sorgina ez dute aurten erreko, sorginak sistemari aurka egiten zioten emakume kementsuak zirela irudikatuta. Berdintasunaren izenean hartu du erabakia Udalak, baina erabakiarekin ez du bat egin 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalera gonbidatutako Felix Mugurutza Laudioko Udaleko teknikariak.