Kargatzen...
Itxi

Emakumea eta kirola

'Eskola kirolak lagundu du emakumeen goi mailako kirola bultzatzen'

Donostiako emakumezkoen hamar talde lehiatzen dira maila gorenean, hirian emakumeen kirolak duen garrantziaren adierazgarri. Iñaki Iruretagoiena Udaleko Marketing arduraduna izan da 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Udalak datuekin azaleratu nahi izan du emakumeen kirolak hirian duen garrantzia. Aurtengo denboraldian, maila gorenean lehiatzen diren hamar talde donostiar zenbatu ditu udalak: Bera Bera (eskubaloia), Reala (belar hockeya eta futbola), Ibaeta Basket (saskibaloia), Donostiako Atletiko (atletismo eta softbola), Txuri Urdin (izotz hockeya), Txuri Berri Curling (Curling) eta Arraun Lagunak eta Donostiarra (arrauna). Datu horiek aintzat hartuta, Madril eta Bartzelonaren atzetik Donostia da maila gorenean emakumeen taldeak dituzten estatuko hirugarren hiria.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)