Jon Darponen dimisioa
'Sailburu aldaketak Osakidetzaren norabide aldaketa ekarri behar du'
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan egin beharrekoa egin du Jon Darponek, baina aurpegi aldaketa ez da nahikoa: "Osakidetzako politika eta lan eskaintza eredua aldatu behar dira".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oposizioko alderdiak aspaldian eskatzen ari zirena gauzatu da: Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa. Osakidetzaren Lan Enplegu Publikoko deialdian izandako ustezko irregulartasunen ondorioetako bat izan da Darponen kargu uztea. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak 'Mezularia'n berretsi du auzia ez dela Darponen aurkako auzi pertsonala, eta gaineratu du aurpegi aldaketak bere horretan ez duela ezer konpontzen. "Politika aldaketa behar da eta lan eskaintza publikorako eredu berritua", zehaztu du Uberak.