Itxi

Artisautza

'Eskolak potentzialiate handia du gizarteari ekarpen kulturala egiteko'

35 urtetik gorako ibilbidea egin ondoren, 2018-2019 ikasturtean ateak itxi ditu Debako Arte Eskolak. Itxiera salatu eta etorkizunean zer bide hartu gogoeta egiteko jardunaldia dute larunbatean Deban.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jorge Oteiza zenaren eskutik hasi zen eskola 1969an, baina eten baten ondoren 1981. urtetik aritu dira bertan ehunka ikasle zeramika, brontzea, grabatua, egurra eta harria lantzeko teknikak eta moduak ikasten. Eskolaren itxiera salatzeko eta etorkizunean zer bide hartu gogoeta egiteko ‘Debako Arte Eskola: Atzo eta Bihar’ jardunaldia egingo dute Deban larunbatean. Nora Mugarza Arte Eskola Bizirik ekimeneko kide eta jardunaldietako antolatzaileetako batek eta Zuriñe Gredilla Debako Arte Eskolako ikasle izandakoak haien gogoeta eta lekukotza utzi dute 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)