Memoria historikoa
'Milaka urraketa jaso ditugu Donostian, baina gehiago daude azaleratzeko'
'Donostia1936.eus' webgunea aurkeztu du Aranzadik, 1936ko gerran eta frankismoaren lehen urteetan urraketak jasan zituztenen izen-abizenekin. Javier Buces Aranzadiko ikerlaria izan da Mezularian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1936ko gerran eta frankismoaren lehen urteetan donostiarrek jasandako giza eskubideen urraketak eta Donostian gertatu ziren kasuak bildu ditu Aranzadik Donostia1936.eus webgunean, udalaren babesarekin. ia 7.000 biktima identifikatu dituzte, eta haietatik 742 gizateriaren aurkako krimenei lotutako kasuak dira. Lau urteko ikerketaren emaitza izan da webgunea Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak 'Mezularia'n jakinarazi duenez.