Prostituzioa
'Prostituzioak ez du lekurik berdintasuna aldarrikatzen duen gizartean'
Prostituzioaren abolizioa eskatzen duen plataforma sortu dute Nafarroan. Ainhoa Castiella plataformako kideak eman du horren berri 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nafarroako parlamentuan berdintasun legea onartu zen egunean bertan aurkeztu zen Prostituzioaren aboluzioa lortzeko Emakumeen Nafarroako Plataforma. Prostituzioak emakumeen eskubideak urratzen dituela eta berdintasunari uko egiten diola salatu du 'Mezularia'n Ainhoa Castiella plataformako kideak. Hezkuntzaren bidez prostituzioa baztertzeko ekimenak eskatu dizkie erakundeei, eta legeen aldaketen bidez proxenetak zigortu eta bezeroei isunakhanditu diezazkietela. Plataformaren arabera 800 emakume eta neska ari dira Nafarroan prostituzioan lanean, gehienak etorkinak.