Pinu izurritea
'Lurrekoak emaitza onak eman ditu, baina aire bidezkoa genuen lehentasuna'
Bizkaiko eta Gipuzkoako pinudien izurriteari aurre egiteko oxido kuprosoa erabiltzen hasi dira. Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariak dio beste leku batzuetan emaitza onak eman dituela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lur eremu bakoitzeko jabeen esku dago tratamendua noiz eman erabakitzeko aukera, baina Baskegurreko zuzendari Oskar Azkarateren esanetan, harreman estua eta zuzena ari dira izaten pinu jabeekin. Pinudien izurriteari aurre egiteko oxido kuproso bidezko tratamenduarekin hasi dira Gipuzkoan eta Bizkaian.