Zinema
'Omenaldi gisa hartzen dugu senideok aitaren azken filma ikusteko aukera'
Juan Miguel Gutierrezen 'Paseko txoriak' filma eskainiko dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Berriki hil den zinegilea omentzeko modua izango da Pello Gutierrez semeak esan digunez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian Juan Miguel Gutierrezen Paseko txoriak filma estreinatuko dute. Otsailean hil zen Errenterian jaiotako zinemagilea eta, ondorioz, berezia izango da biharko emanaldia. Afrikatik Europarako bidean etorritako migratzaile taldeek Irundik Hendaiara pasatzeko izandako gorabehera eta bizipenak jasotzen ditu filmak eta baita horiei babesa emateko Gobernuz Kanpoko Elkarteek eta okupazioaren inguruko mugimenduek eskainitako elkartasuna. Pello Gutierrez Juan Miguel zenaren semea eta aitaren bidetik ikus-entzunezkoen munduan bete-betean dabilena izan da 'Mezularia'n.