Kargatzen...
Itxi

Euskara

'Gure hizkuntzatan bizitzeko eskubidearen murrizketak elkartu gaitu'

'Hizkuntza aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia' dokumentua landu dute hizkuntza gutxituen alde ari diren hainbat eragilek. Kontseiluko Paul Bilbaok eman ditu xehetasunak 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten beste hainbat eragilek 'Hizkuntza aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia' izeneko dokumentua landu dute elkarrekin. Aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren aldeko elkarteak kezkatuta daude hainbat alderdi politikok hizkuntza horien aurka egindako mehatxuen ondorioz, eta Espainiako Gorteetarako hauteskunde atarian elkartu dituzte indarrak. Kontseiluko Paul Bilbaok 'Mezularia'n aurreratu duenez, alderdi politikoei zenbait konpromiso har ditzatela eskatuko diete gizarte plural eta demokratikoa bermatzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)