Kargatzen...
Itxi

Zientzia

'Einstein zorotzat zuten, baina hark aurreikusitakoak betetzen ari dira'

Naiara Barrado EHUko astrofisikariaren esanetan, elkarlanaren eredua izateaz gain, zientziarentzat mugarri historikoa da zulo beltz baten irudia aurrenekoz eskuratu izana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zulo beltz baten lehenengo irudia aurkeztu du Event Horizon Telescope proiektuak. Munduan zabaldutako zortzi radioteleskopioren behaketa koordinatuari esker lortu dute Lurretik 54 milloi argi urtera dagoen zulo beltz honen irudia jasotzea, eta 200 ikerlari eta 50 erakunde baino gehiago aritu dira lanean. Gizartearentzat elkarlanaren eredua izan da eta zientziarentzako mugarri historikoa Naiara Barrado EHUko astrofisikariak 'Mezularia'n esan digunez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)