Argazkilaritza
'Jendeak argazkilaritzak sortzen dituen emozioekin topo egitea nahi dugu'
Sormena eta pentsamendu kritikoa garatzea helburu hartuta, Argi argazkilaritza ardatz duen jaialdia egiten ari dira Oñatin. Itziar Bastarrika festibalaren zuzendari teknikoa izan da Mezularian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bi urtean behin egiten da Oñatin Argi argazkilaritza festibala eta 4. edizioa du aurtengoa. Argazkilaritzaren bidez sormena eta pentsamendu kritikoa garatzea ditu helburuetako bi, eta argazkilaritzara hurbildu nahi duen ororentzat prestatu dituzte aurten ere tailer, erakusketa, solasaldi eta mahai-inguruak. Itziar Bastarrika festibalaren zuzendari teknikoak egin du horren guztiaren errepasoa Mezularian.