Ekonomia
'Zegonak ez du bere asmo estrategikoa azaldu eta horrek sortzen du kezka'
Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa Eskolako dekanoak ekonomiari lotutako albisteen errepasoa egin du Mezularian, Zegonak Euskaltelen akzioak erosi izana abiapuntu hartuta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamabostean behin egiten dio aktualitate ekonomikoari errepasoa, eta aste honetan Euskaltel enpresa eta Zegona Erresuma Batuko Inbertsio taldeak akzioen %21 bereganatu izana hartu du abiapuntu Lander Belokik. Operazioak eragin dituen kezkak ulertzen ditu, eta horren atzean motibo garbi bat ikusten du: "Zegonak ez du bere asmoen berri eman eta horrek zalantzak eta kezkak areagotu ditu".