Lan osasuna
'Amiantoarena gaur gaurkoz ez da lan arazoa, gizarte arazoa baizik'
Amiantoaren eraginaren ondorioz hildako azken bi lankideak omendu dituzte Beasaingo CAF lantegian. Jon Garcia Asviamie elkarteko kideak eman ditu xehetasunak Mezularian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute ‘Amiantorenei’ oroitarriaren aurrean amiantoarekin lan egiteagatik enpresa horretan hil ziren bi langileri omenaldia egiteko. Datua ere jarri dute mahai gainean: 37 langile hil dira amiantoaren ondorioz Beasaingo CAFen.