Lyme gaitza
'Sintoma desberdinak ditu eta horrek zailtzen du diagnostikoa'
Lyme gaixotasun ezezaguna duten pertsonak ikusarazteko asmoa du, besteak beste, Alyme elkarteak; Ione Muñoz elkarteko presidentea eta Iñigo Gajate idazkaria izan dira 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bakterio batek eragindakoa da lyme izenez ezagutze den den gaixotasuna. Ezohiko gaitza eta ezezaguna askorentzat. Akainak, kapastak, laparrak eta beste artropodo batzuek kutsatzen dute, baina zaila izaten da gaixotasuna diagnostikatzea. Gaitza ezagutarazi eta dituen ondorioen berri emateko sortu dute Alyme elkartea. Ione Muñoz elkarteko presidentea eta Iñigo Gajate idazkaria eta lyme gaitzak kutsatutakoa izan dira 'Mezularia'n.