Osasuna
'Gaixotasuna ezagutarazteko beharra daukagu'
Fibromialgia gaitzaren mundu egunaren biharamunean, oraindik ere ezkutuko gaitza dela ohartarazi dute Ekhia Pikaza eta Jon Sarasua gaitz neurologiko hori duten bi lagunek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fibromialgia gaitza ikusgarri egiteko eguna izan da maiatzaren 12a, oraindik ere ezkutuko gaitza baita. Fibromialgia, neke kronikoa edota sentiberatasun kimiko anizkoitza ez dira gauza bera, baina horiek batera sortu dakizkioke pertsona berari. Desgaitasun gisa aitortzeko baremoak eguneratzea eskatzen dute, besteak beste, gaixotasuna dutenek eta haien gertukoek. Gaitza duten bi lagunek, Ekhia Pikazak eta Jon Sarasuak eman duten haien lekukotza 'Mezularia'n.