Osakidetza
'Larria da Lehen Arretako egoera eta Osakidetzak ez du proposamen zehatzik'
Esther Saavedra ELA sindikatuko ordezkariaren hitzetan ez da nahikoa Lehen Arretarako Osakidetzako zuzendaritzak egindako eskaintza, eta horregatik eutsi diote sindikatuek ostiraleko grebari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Osasun sailaren eskaintza nahikoa ez dela izan iritzita, ostiralean grebara joko dute sindikatuek Osakidetzako Lehen Arretan. Esther Saavedra ELA sindikatuko ordezkariaren hitzetan zehaztasunik gabeak izan dira zuzendaritzak egin dizkien proposamenak. Nekane Murga Ssasun sailburuak 46 mediku eta erizain plaza berri iragarri ditu, eta 40 gehiago hurrengo urterako, baina sindikatuek bimila eskatzen dituzte Lehen Arretan.