'Txikrikorda'
Gazteen eta adinekoen beharrei erantzun bateratua emateko prozesua
Gazteak eta adinekoak bildu eta modu kolektiboan ahaldundu nahi dituen etxebizitza komunitarioa lantzen ari dira Usurbilen. Txirikorda izena du proiektuak eta horren berri eman dute protagonistek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Etxegabetzeak, alokairuen nahiz etxebizitzen garestitze neurrigabea eta espekulazioa eguneroko ogia diren garaiotan, Belaunaldiarteko Etxebizitza Komunitarioa izan nahi duen Txirikorda ekimena ari dira lantzen Usurbilen. Gazteak eta adinekoak harremanean jarri eta elkarren artean bizikidetza eredu berri bat sortzea dute helburu. Hiritik At kooperatiba ari da egitasmoa lantzen eta dinamizatzen, eta Ainhoa Retegi kooperatibako kideak eman ditu proiektuari buruzko azalpenak 'Mezularia'n. Itziar Illarramendi jubilatuak eta Maddi Egizabal ikasleak dinamizazio prozesuan izan dituzten esperientziak eta egin dituzten ekarpenak nabarmendu dituzte.