Itxi

Lankidetza

Herri mugimenduen aniztasuna ezagutarazteko trena

2018ko azaroan hasi zen emititzen Tantaka, Internet bidezko telebista soziala. Euskal Herriko nahiz munduko herri mugimenduen berri ematen du telebistak eta Eneko Callek aurkeztu du 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Tantaka internet bidezko telebista Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba eta Bakea eta Duintasuna elkarteek sustatu dute, eta Euskal Herriko kolektibo eta herri-mugimenduen aniztasuna eta hauen lana ezagutaraztea du helburu. Itziar Irazabalek gonbidatuta, Eneko Calle Tantakako kideak eman ditu telebistari buruzko azalpenak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)