Itxi

Gladys del Estal gogoan

'Memoria eta aitortzaren bidean gehiago egin behar dute erakundeek'

40 urte dira Gladys del Estal Guardia Zibilak hil zuela, eta Gladys Gogoan plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu gertaera gogoratzeko. Iñaki Alegria plataformako kidea izan da 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ekainaren 3an beteko dira 40 urte Gladys del Estal militante ekologista hil zutela, eta urteurrena gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Donostian Gladys Gogoan plataformak. Iñaki Alegria EHUko irakasle eta informatikariak parte hartu du antolaketan, eta Mezularian eman du antolatu dituzten ekimenen berri. Gladys del Estalek "biktima izaerarik gabe jarraitzen" duela salatu du Alegriak. Polizia baten tiroz hil zen 1979ko ekainaren 3an.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)