Itxi

Artea

'Oteizarentzat oso esanguratsua izan zen Arantzazu, ikur eta sinbolo bat'

'Oteiza eta Arantzazuko Estatuaria 1950-1969' programa aurkeztu dute, eskulturgileak lan ezaguna bukatu zuela mende erdia bete denean. Juan Biain Arantzazu Gaur Fundazioko kidea izan da 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mende erdia, 50 urte, bete dira Jorge Oteiza eskulturgileak Arantzazuko Estatuaria lana bukatu zuenetik. Arantzazukoa izan zuen Oteizak bere ibilbideko proiekturik esanguratsuenetakoa, eta urteurrena ospatzeko Oteiza eta Arantzazuko Estatuaria 1950-1969 programa aurkeztu dute. Oteiza Fundazioa Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek elkarlanean antolatu dute programa eta ekainaren 19tik urriaren 27ra garatuko da. Juan Biain Arantzazu Gaur Fundazioko kideak eman ditu azalpenak 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)