Itxi

Tokikom

'Orientazioa eta mapen erabilera eskoletan irakatsi beharko litzateke'

Paraguain jokatu berri den 'Expedición Guarani' raidean hartu du parte Aaron Garmendia laudioarrak; orientazioa, mendiko bizikleta, trekkinga eta kayaka uztartzen dituzte raidek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aaron Garmendia laudioarra gonbidatu du ''Tokikom'' atalera Aitor Aspuru Aiaraldea aldizkariko lagunak. Iraupen luzeko kiroletan ari da azken urteetan Garmendia eta apirilean Paraguain jokatutako 'Expedición Guaraní' Raidean hartu du parte. Lasterketa horretan bizitakoak eta lasterketa nola prestatu duen kontatu du, besteak beste, 'Mezularia'n. 450 kilometroko proba da eta jarduera desberdinak uztartzen ditu; orientazioa, mendiko bizikleta, trekkinga eta kayaka.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)