Zientzia eta osasuna
'Giharren ahuleziak dakar disfagia eta ez da adinekoen arazoa soilik'
Olaia Martinez EHUko testurak aztertzeko LaTex laborategiko irakasleak disfagiak izan ditzakeen inguruan egin du gogoeta 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Disfagiari, elikagaiak edo likidoak tragatzeko zailtasunari, egin dio tartea asteleheneko 'Mezularia'k. Euskal Herriko Unibertsitatearen LaTex laborategiko ikerlariek nazioarteko aldizkari ezagun batean argitaratu dute berriki artikulu bat, eta horren berri eman du Olaia Martinez LaTex laborategiko irakasle eta ikerketaren arduradunak.