Hirigintza
'Espazioa, herriak, kaleak... herritar guztien onurara egokitu behar dira'
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak Davoseko adierazpena izenpetzeko eskatu die datorren astean osatuko diren Udal eta Foru erakundeei. Matxalen Acacuso kolegioko dekanoa izan da gurean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bat egin du arkitektura eta hirigintzari buruzko 'Davos 2018' adierazpenarekin, eta dokumentu horretan azpimarratzen diren konpromisoekin bat egin dezaten eskatu die Hego Euskal Herrian datozen asteetan osatuko diren erakunde guztiei. “Europarako kalitate altuko Baukulturarantz” du izenburu adierazpenak, eta Matxalen Acacuso Arkitektoen kolegioko dekanoak eman ditu azalpenak 'Mezularia'n.