Hizkuntza gutxituak
Guatemalako kaqchikel eta kiche hizkuntzen biziberritzea
Guatemalako Kaqchikel eta Kiche hizkuntza gutxituak biziberritzeko garatzen ari diren egitasmoak ezagutu dituzte Iñaki Gil eta Iñaki Gonzalez Tafallako eta Aretxabaletako ikastoletako irakasleek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hizkuntzen arteko lankidetzan, hizkuntza gutxituak izaten ditu lanerako eremu Garabide elkarteak. Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen laguntzen ditu, euskararen esperientziatik abiatuta. Berriki Guatemalan izan da Garabide elkartearen ordezkaritza bat, Kaqchikel eta Kiche hizkuntza gutxituen biziberritzean laguntzeko asmoz. Ordezkaritza horretako kide izan dira Iñaki Gil Tafallako Ikastolako irakaslea eta Iñaki Gonzalez Aretxabaletako Arizmendi ikastolako irakaslea, eta Guatemalan ikusi eta ikasitakoen berri eman dute 'Mezularia'n.