ANA GALARRAGA
'Espazioko isiltasuna eta iluntasuna arriskuan daude'
Ana Galarraga Elhuyarreko kideak kontatu digunez,12 000 satelite bidali nahi dituzte espaziora.Internet-sare globala eskaini nahi diete mundu osoko erabiltzaileei baina horrek espazioa eraldatu dezake
Your browser doesn’t support HTML5 audio
12 000 satelite berri espaziora bidaltzeak asaldatu egin ditu astronomo eta zaleak. Ana Galarraga Elhuyar elkarteko kideak azaldu du, espazioari ateratako argazkiak hondatu egingo liratekeela eta ondorioz, espazioa ikertzea zailago izango litzatekeela.
Sateliteak STIRLING izeneko proiektuaren barnean bidaltzen hasi dira. Lurretik gertuko orbitan jartzea omen da asmoa, 2020a baino lehen.