Made in Basque
Oreka Training, txirrinda gainean bidaiatzeko aukera, etxetik mugitu gabe
Oreka Trainingeko Olatz Olasagastik kontatu digu, txirrindarekin errepidean egiten diren mugimendu berak biltzen direla. Zinta baten gainean eta pantailaren aurrean, entrenamendu andana egin daiteke.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oreka Trainingen Ikerketa eta Garapen taldeak errepidean eta etxean eduki daitezkeen arteko oreka aurkitu du. Mugikortasun osoa eskaintzen duen zinta baten gainean txirrinda jartzearekin batera, software berezia duen pantaila jarri behar da parean. Sistema honek berekin daramatzan sentsoreen bidez, entrenamendua antolatu daiteke, aldapak gogortu edo leundu daitezke edota nekearen arabera ibilbidea ere kontrolatu daiteke. Olatz Olasagastik kontatu dizkigu xehetasunak 'Mezularia'n.